Aurkari zuzena, goiko postuen lehian

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Partidu gogorra izango dute Hernaniko mutilek gaur, senior mailan. Zast Zarautz taldea hartuko dute kiroldegian, arratsaldeko 16:45etan. Aurkari zuzena da Zarautz, goiko postuen lehian. Hirugarren daude hernaniarrak, eta laugarren zarauztarrak. Irabaziz gero, lidertzaren lehian  jarraituko du Hernanik, bete betean. Momentu honetan, bigarrenarekin berdinduta dago, eta puntu bakarrera dauka aurrenekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!