Gora egiten jarraitzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Hernanik, aurreko asteburuan, Emakumezkoen Euskal Ligan. Eta bide beretik jarraitu nahi dute, bihar. Arratiaren kontra ariko dira, 10:30etan Urbietan. Hernaniarren pare dago talde bizkaitarra, postu bat beherago. Aukera bikaina, beraz, aurkariak atzeratzeko eta gora egiten jarraitzeko. 7garren postuan dago Hernani, 8 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!