Ligako lidertza jokoan izango du gaur Hernanik, Eibarren. Urbat taldearen kontra ariko dira, arratsaldeko 15:00etan. Ligako lider dago talde eibartarra, eta bigarren daude hernaniarrak. Irabaziz gero, sailkapeneko aurreneko postura igoko litzateke Hernani.