Partidu erabakigarria daukate gaur Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, Usurbilgo taldeko Xabi Santxo eta Aitor Gorrotxategi hernaniarraren kontra. Semifinalaren bueltako partidua jokatuko dute, Gipuzkoako Txapelketan. Finalerako pasea egongo da jokoan, baina ez dute lan erraza. Markagailua irauli behar dute, 22-13 galdu baitzuten joanekoan. Aginagan jokatuko dute, 16:00etan.