Hiru hernaniar finalean, Egian

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Egiako txapelketaren finalak jokatuko dira bihar, 10:30etatik aurrera, eta senior mailakoan hiru hernaniarrak izango dira protagonista: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte ariko dira CD Hernaniren koloreak defendatzen, eta Xabi Santxo eta Aitor Gorrotxategi hernaniarra Usurbilen izenean. Haiek dira faborito, baina Ojuel eta Aizpi­tar­te oso momentu onean daude, eta ezustekoa eman nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!