Hiru kontzertu, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko aza. 14a, 01:00

Asteburuan musikarekin go­zatzeko aukerarik ez da faltako. Hasteko, bihar 19:30etan Musika Bandak joko du, udaletxeko arkupeetan. Igandean, berriz, kamara kontzertu be­rezi bat antolatu da, 12:00etan Mi­lagrosan. Ondoren, 12:30e­tan, ‘Hernani’ Musika Es­ko­lako txistulariek joko dute, udale­txeko arkupeetan.

Santa Zeziliaren omenezko konzertua Bandak, bihar
Astebete aurreratu eta Santa Zeziliaren omenezko kontzertua antolatu du Musika Bandak biharko, 19:30etan udaletxeko arkupeetan.
Bost obra interpretatuko dituzte denera, Roberto Pache­coren zuzendaritzapean: Do­nos­ti Zaharra pasodoblea, Gui­llermo Tell opera obertura; El Bateo zarzuela; The man with the golden arm jazz bil­du­ma; eta Huapango Mexi­ko­ko musikala.

Poloniako independentzia eguna gogoan, igandean
Igandean beste kontzertu bat izango da, 12:00etan Mila­gro­san. Kamara kontzertua izango da, Elzbieta Podolak flautista, Alek Mikolajczyk kontrabajo-jolea eta Javier Perez de Azpeitia pianistaren eskutik.
Poloniak independentzia lortu zuela 96 urte bete ziren asteartean, eta horren harira antolatu da emanaldi berezi hau. Izan ere, Euskal Herrian bizi diren poloniarren elkarteak, Arrano Zuriak, urteurrena ospatzeko bazkaria egingo du Santa Barbara elkartean.

Txistulariak ere, igandean
Beste kontzertu bat ere izango da igandean: ‘Hernani’ Musi­ka Eskolako txistulariek joko dute, eguerdiko 12:30etan udaletxeko arkupeetan, Iñaki Egurenen zuzendaritzapean.
Ikasturtean zehar antola­tzen dituzten hiru-lau kon­tzertuetan aurrenekoa izango da hau, eta txistularien ohiko errepertorioaz gain, garai ezberdinetako euskal kantuak joko dituzte. Besteak beste: Mendi aldera biribilketa, Otzoal obra, fandango eta arin-arina, Galeriano zortzikoa, Xarmangarria baltsa, Maiteaz galdezka kantua, La Dominguera jota, Polskie piosenki kantu poloniarren bilduma, Ilargia kantua eta Hasierako bilduma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!