Azaro kulturalaren barruan beste bi ekitaldi izango dira gaur eta bihar. Gaur, 19:30etan ganbaran, Goizuetari buruzko tesia aurkeztuko du Lidia Montesinosek. Bihar, berriz, umeentzako jokoak izango dira, 17:00etan plazan, eta 19:00etan ganbaran, David Anauten Euskararen kate hautsiak liburua aurkeztuko da.