Konponbide bila bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 14a

Hernaniko lau behar identifikatu dituzte Mondragon Uni­bertsitateko hiru ikaslek, eta bihar parte hartze saio ire­ki bat antolatu dute, 10:30etatik 14:30etara Biterin, herritarren artean eztabaidatu eta konponbideak bilatzeko. Saioa euskeraz eta gaztelaniaz egingo da.
Konponbide horiek egunean bertan emango dira ezagutzera, eta aurrerago, herritarrek beraiek udaletxeko teknikariei azalduko dizkiete.

Taldeka eztabaidatu eta konponbideak bilatu
Eztabaidarako gaiak lau izango dira: Hernaniko etxebizitza plana, kulturaren sustapena, leku irekien erabilpena eta etorkizunean izan nahi dugun Hernani eredua.
Herritarrak taldeka bilduko dituzte, eta beraiek aukeratuko dute zein gairi buruz eztabaidatu. Talde bakoitzean bi dinamizatzaileren laguntza izango dute. Saioa bukatuta, konponbideak aurkeztuko dira, denen artean.

Konponbideak udaletxera, herritarren eskutik
Konponbidea sortu duten herritarrak izango dira udaletxeko teknikariei azalpenak emango dizkietenak, eta ondoren, bideragarritasuna aztertu eta, denen parte har­tzearekin, nola martxan jarri aztertuko da.

Haurrentzako tailerrak egingo dira, eta parte hartzaileei bazkaria emango zaie.

Informazioa webgunean eta sare sozialetan
Biharko saiorako izena eman eta informazioa lortzeko: www.democreativity.org / 650 947 623. Facebook eta twitter kontuak ere badituzte. Herri­tar guztiak animatu nahi di­tuzte parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!