Mendiriz Mendik urtero antolatzen duen Mendizale Astea bukaera aldera iristen ari da. Aste osoan zehar hainbat herritarrek egindako irteera eta bidaietako proiekzioak ikusteko aukera izan da, toki eta esperientzia berriak ezagutzeko.
Gaur, berriz, arratsaldeko 18:00etan hasita, gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera izango da Biterin; eta ondoren, dominak banatuko dira.
Bestalde, XXXV. Argazki Lehiaketako irabazleak zein diren jakinaraziko da, eta sariak banatuko zaizkie irabazle eta partehartzaileei. Era berean, argazki horiek eta elkarteak urtean zehar egindako irteeretakoak ikusteko aukera ere izango da.
Bazkide eguna ospatzeko, Toloñora igandean
Mendizale Astearekin bukatzeko, bazkideentzako Toloñora irteera antolatu du Mendiriz Mendik, iganderako.
Bazkide Eguna ospatuko dute horrela. Goizeko 07:00etan aterako dira Atsegindegitik. Hiru-lau ordu inguruko mendi buelta emango dute Toloño mendian, eta segidan, Guardi herrira jaitsiko dira bazkaltzera.
Irteeran parte hartzeko, Mendiriz Mendiko bazkide izan behar da, eta izena emanda egon behar da; epea bukatu da, dagoeneko.