Gaur aurkeztuko dira proiektu bozkatuenak

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 14a

Aurreratu egin du Udalak zita, aurrekontu partehar­tzai­leetan sartzeko proiektu boz­ka­tuenak zein izan diren jakinarazteko. Hilaren 19an zi­ren aurkezpena egitekoak, baina botoak uste baino le­henago kontatu dituztenez, gaur jakinaraziko da zein proiektu sartuko diren 2015eko udal aurrekontuetan, 18:00e­tan, udaletxeko areto nagusi­a­n. Hernaniar guztiak gonbi­da­tu dituzte bertaratzera, eta emaitzak ezagutzera.
Parte hartze prozesu baten bidez, herritarrek erabaki dute datorren urteko aurrekon­tu­e­tan zein proiektu egin 500.000 eurorekin. Azken aukeraketa, 33 proposamenen artean egin da, eta gaur jakingo dira emai­tzak. Guztira, 1.000 herritarrek baino gehiagok eman dute botoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!