Aurrera dijoa Erremonteko Binakako Txapelketa, eta gaurkoan, beste partidu bat jokatuko da: Zeberio II eta Barrenetxea IV, Ezkurra II eta San Miguelen aurka. Hernaniarra eta Zeberio II bosgarren postuan daude, eta bikote bakarra dute atzetik. Gaurkoan irabazten ez badute, eta 36 tanto baino gutxiago egiten badituzte, txapelketatik kanpo geldituko dira ia. Ezkurra II eta San Miguel erregularragoak izan dira orain arte, eta irabaziz gero, finalerdietarako sailkatuko lirateke. Txapelketaz gain, beste hiru partidu jokatuko dira gaur 16:00etan.