Larunbatean ospatu zuten Elur Txori elkartean XXXII. Sagardo Txapelketa, eta antolatzaileen esanetan, giro ederrean. Gainera, Antton Garin eta Eli Pagola bertsolariak aritu ziren gaua alaitzen eta berotzen. Txapelketan, aurten, hamar sagardotegi hauek hartu dute parte: Alberro (Hernani), Altzueta (Hernani), Astiazaran (Zubieta), Elorrabi (Hernani), Iparragirre (Hernani), Oiarbide (Astigarraga), Rufino (Hernani), Setien (Urnieta), Elutxeta (Hernani) eta Zelaia (Hernani). Denetan onena, Altzuetako sagardoa zela erabaki zuten bertaratutakoek, 1.129 puntu emanda. Bigarren egin zuena Setien izan zen, 1.110 punturekin. Hirugarren, Oiarbide, 1.106 punturekin. Eta laugarren, Elutxeta, 1.095 punturekin. Hurrenez hurren jaso zituzten Elur Txoriko txapela eta Esnal Artekaritza-Axa Aseguroaken saria, Oindi tabernako saria, Dorronsoro okindegiko saria eta Elur Txorik emandakoa.