Ricardo Crespo aurkeztuko dute gaur, Hernaniko hautagai izateko

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 13a

Hernaniko PSE-EE alderdiak ekitaldi ireki bat antolatu du gaurko, alderdiaren hautagaiak aurkezteko, 2015eko hauteskundeetara begira.
Ekitaldi hori arra­tsaldeko 17:30etan egingo da, Biteri kultur etxean, eta animatzen diren hernaniar guztiei dei egiten diete azaltzeko.

Denis Itxaso Foru Aldundiko hautagaia ere bertan izango da.

Ricardo Crespo, alkategai
Hernaniko alkatetzarako hautagaia Ricardo Crespo izango dela aurreratu dute sozialistek. Aurkezpen ekitaldian Denis Itxaso ere egongo da; Gipuzkoako Foru Aldundiko kandidato-gaia.
Aurkezpenak egin ondoren, galderak egiteko tartea irekiko da, eta herritar guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!