Santa Zeziliako kontzertua, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 12a

Musikoen eguna, Santa Zezilia eguna, gerturatzen ari da, eta herriko taldeak hasi dira kontzertuak prestatzen. Hernaniko Musika Bandak larunbat honetarako antolatu du kontzertua; 19:30etan izango da, udaletxeko arkupeetan, Roberto Pachecoren zuzendaritzapean. Bost pieza joko dituzte: Donosti zaharra, Inocencio Gaztelumendiren pasodoblea; Guillermo Tell, Gioachino Antonio Rossiniren opera obertura; El Bateo, Federico Chuecaren zarzuela; The man with the golden arm, Elmer Bersteinen jazzeko pieza aukeraketa; eta mexikoko musikala, Huapango,  José Pablo Moncayorena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!