Ikasle euskaldun eleaniztunei buruzko eskola

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 13a

Azken bi urteetan hainbat ekintza egin ditu LOMCE le­ge­aren kontra, Hernaniko Lomce sutara plataformak. Orain, Hernaniko Hezkuntza Plata­for­ma sortu dute, eta hel­bu­rua da LOMCEren aurka bo­rro­kan jarraitzea eta herrian sor­tzen diren kezka edo arazoei ja­rrai­pena egin eta kon­pon­bideak bilatzea.
«Hernanin eta Euskal He­rrian nahi eta behar dugun hez­kuntzaren ezaugarrien in­guruko kanpaina jarri nahi dugu martxan».

Saio irekia, gaur
Kanpaina horren barruan, hilero, bigarren ostegunean, Hezkuntza Eskola saio ireki bat antolatuko dute. Gaurkoa izango da aurrenekoa, 20:00e­tan Biterin: Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen. Euskara ikastetxeko eremutik hara­ta­go zabaltzeko beharra adie­razten du proiektu honek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!