Eztabaidarako erreferenduma larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko aza. 12a, 01:00

Democreativity ekimena Mon­dragon Unibertsitateko hiru ikaslek sortu dute: Jon Zamora hernaniarrak, Luar Gullianek eta Eñaut Martik.
«Democreativity herri­ta­rren parte hartzea eta eza­gu­tzak sustatu eta ezagu­ta­ra­zi­ko dituen erreferendum tres­na gisa erabiltzeko pen­tsa­turik dago». La­runbat hone­tan, aurretik iden­tifikatu diren herriko erronka eta be­harrei buruz eztabaidatzera azal­tzeko dei egiten diete her­naniar guz­tiei, 10:30e­tatik 14:30etara, Biterin. Infor­mazio gehiago eta izena emateko:  650 947 623 edo www.democreativity.org.

Lau gai, eztabaidarako
Identifikatuta dauzkaten lau gairi buruzko eztabaida di­na­mi­zatuko dute ikasleek la­run­­batean, taldeka: Her­na­ni­ko etxebizitza plana; Kultu­ra­ren sustapena; Hernaniko es­pazio irekien erabilera; eta etorkizunean eduki nahi den Hernani eredua.
Saioa euskeraz eta gaz­te­laniaz egingo da, eta hau­rren­tzako tailerrak ere egon­go dira. Gainera, bazkaritxoa ere emango zaie parte-hartzaileei.
Konponbideak Udalari
Larunbateko eztabaida pro­ze­suan adosten diren kon­pon­bideak Udalari aur­kez­tuko zaizkio gero, tekni­ka­riek aztertu ditzaten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!