Mundarro-La Sallek 60-63 galdu zuen Mungiaren aurka. Euskal Ligako mutilak galtzen hasi ziren, 2-11 partzialarekin, baina zazpigarren minutuan berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, etxekoak nagusi izan ziren, 24garren minutuan 13 puntuko abantaila lortuz. Azkeneko laurdena, 10 puntuko aldearekin hasi zen, baina bi antolatzaileak kanporatu zituzten eta partidua erabakita geratu zen. Partzialak: 14-18, 14-6, 22-16, 10-23; bukaera: 60-63. Saskiratzaileak: Rementeria 12, Garcia 6, Sanchez 11, Salas 5, Txokarro 18, Jimenez 2, Sarasola 4 eta Sarasua 2.