Murala aukeratzeko lehiaketa, bukatzear

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 12a

Azaroaren 25a Emaku­mea­ren­ganako Indarke­riaren Aur­kako Eguna da, eta Hernanin, azaroaren 22an ospatuko da egun hori, mural bat mar­gotuz.
Hain justu, mural ho­rre­ta­ko irudia eta leloa aukera­tze­ko lehiaketa jarri du martxan Hernaniko Txoko Feministak, eta igande honetan bukatuko da epea lanak aurkezteko. Edozeinek hartu dezake parte; emakume nahiz gizon, adin mugarik gabe.

Erasoei aurre egiteko emakumeek duten indarra
Lehiaketara marrazkiak edo irudiak aurkeztu daitezke, eskuz edo ordenagailuz egi­nak, baina euskarri digi­ta­le­an; hau da, eskuz eginez gero, argazkia atera eta horixe bi­dali beharko da. Irudiarekin ba­tera leloa bidaltzea auke­ra­koa da; bidaltzen ez bada, lehiaketaren irabazlearen eta Bilgune Feministako kideen artean aukeratuko da.
Gaia, noski, Emakumea­ren­ganako Indarkeriaren Aur­kako Eguna bera izango da. Txoko Feministaren ustez, «emakumeengan jarri behar da arreta eta indarra, erasoei aurre egiteko ema­ku­meek duten gaitasuna alda­rrikatzea izanik helburua».
Lanak hernanikotxokofe­mi­n­ista@gmail.com helbidera bidali behar dira. Irabazlea­rentzako saria ez dute ze­haztu: sorpresa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!