Motxian Eby esketx lehiaketa bukatzear da. Ostirala da esketxak bidaltzeko azken eguna. Lehiaketa, Buruntzaldea eta Oarsoaldeako Euskara sailek antolatu dute eta DBHko ikasleei zuzendua dago. Partehartzaileek euskeraz abesten duen musika talde baten edo euskerazko abesti baten parodia egin behar dute. Gutxi gorabehera minutu bateko iraupena izan behar dute esketxek. Bideo onenak 300 euro jasoko ditu eta bigarrenak 200 euro. Informazio gehiago: www.motxianeby.com.