Izena emateko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 12a

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dira azaroaren 22an eta horien artean, Emakumeen Binakako Pala Txapelketa izango da. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Azaroaren 20a da azken eguna. Kiroldegian apuntatu behar da edo emailez: kiroldegia@astigarraga.net. Prezioa: 4 euro bikoteko. 16:00etatik aurrera hasiko da txapelketa. Teniseko pelotarekin izango da, 15 puntutara. Emakumea Kirolari taldeak antolatu du eta jakinarazi dute azken aldian palan jokatzeko deialdiak egin dituztela. Bihar bertan, 14:30etan geratu dira frontoian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!