Guardiara joateko, apuntatzeko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 12a

Galtzaurrek eskursioa antolatu du Arabar Errioxara: Guardiara. Abenduaren 13an joango dira eta gaur da izena emateko azken eguna (10:00-12:00). Guardiara joateko, 08:30etan abiatuko dira Astigarragatik. Herria ezagutzeaz gain, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dituzte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!