Azken fasean sartzeko partida erabakigarriak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 11

Hernaniko Elkarte Arteko Mus Txapelketa azken txanpan sartuko da aste honetan, gaur eta bihar jokatuko diren partidetan erabakiko baita zein bikote sailkatuko diren azken faserako. Gaur bost partida jokatuko dira: Gure Txoko A/Goiz Eguzki A; Elur Txori A/Ur Mia A; Sagastialde A/Peña Otaño A; Etxeberri B/Peña Otaño B; eta Gure Txoko B/Sagastialde B. Bihar, beste bost: Peña Otaño A/Elizatxo A; Etxeberri A/Txalaparta A; Karobi A/Elizatxo A; Etxeberri A/Karobi B; eta Sagastialde B/Santa Barbara B.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!