Neskak nagusi; mutilek berdindu

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 11

Aurkari zuzenari hortzak erakutsi, eta irabazi egin zuten Emakumezkoen Ligako neskek. Gasteizko nesken kontra 3-0 nagusitu ziren. Arratiaren kontra, partidu parekatua izango dute asteburuan, Zubipen. Erregional Ohorezko mailan, berriz, gora egiteko aukera ederrari ihes egiten utzi zion Hernanik. Bergararen kontra jokatu zuten, eta golik gabe bukatu zen partidua. Etxean jokatuko du larunbatean, Aloña Mendiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!