Gartzaronen galdu, eta Gipuzkoan maila mantendu, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 11

Asteburuan mota guztietako emai­tzak izan dituzte pelotari hernania­rrek. Gartzaronen gal­du egin dute, baina Gipuz­koako Txapelketan, 12 partdiu irabazi, eta 7 galdu.

Nafarrak nagusi
Asteburuan jokatutako partiduen artean bazen bat berezia: Gartzarongo Txapelketa. Ioritz San Sebastian hernaniarrak jokatu zuen, Iker Ur­meneta añorgarrarekin batera, Laso eta Sarasa bikote nafarraren aurka. Nafarrek bizitasun haundia eman zioten jokoari, eta 22 eta 6 gailendu ziren.

Gipuzkoan, seniorrak larri
Gipuzkoako Txapelketan 12 partidu irabazi eta 7 galdu dituzte hernaniarrek. Ojuel eta Aizpitartek finalerdietako joaneko partidua galdu dute, eta lana majo egin beharko dute aurrera egiteko. Jubeniletan, berriz, Pagola eta Urruzola finalerdietarako sailkatu dira, eta alebin eta infantil mailetako 5 pelotarik azken fasean sartzea lortu dute. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!