Foru Aldundiak ireki du eskaerak egiteko epea, menpekotasuna duten pertsonek egun batzuk zentro batean pasatzeko. Egonaldi hori Inmakuladako zubian egin nahi dutenek azaroaren 16ra arteko epea dute eskaera egiteko; Eguberrietarako, berriz, azaroaren 26ra arte egin daiteke eskaera.
Ongintzan zita eskatu
Eskaera egin dezakete bai hernaniarrek eta baita gainontzeko gipuzkoarrek ere. Egonaldiak egiteko zentroak Donostian, Irunen, Zumaian, Lazkaon, Zumarragan eta Aretxabaletan daude.
Eskaerak egiteko zita eskatu behar da Hernaniko Ongintzan, eta lehenbailehen egitea gomendatzen dute, plaza gabe ez gelditzeko, eskaera kopurua haundia izaten baita. Horretarako, deitu 943 55 78 54 edo 943 55 74 61 telefono zenbakietara, edo idatzi: aaizkorreta@hernani.net. Bertan azalduko dute nola egin behar den eskaera, eta horretarako zein baldintza bete behar diren eta zein dokumentu eta inprimaki bete behar diren.