Hezkuntza Eskola saio irekia, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 11

Hernaniko Hezkuntza Plata­forma sortu berri da LOMCE Sutara plataformatik abiatuta. Helburua da Hernaniko hez­kuntza gaiak lantzea. «Bertan parte hartzen dugunok garbi dugu hezkuntza ez dela ba­karrik eskolara mugatzen, herriak ere asko duela esateko gure herrirako nahi dugun eta behar dugun hezkuntzaren inguruan».

Hilero, saioak
Plataformako kide direnek azaldu dute hainbat lan egin­go dituztela. Horren adibide dira, batetik, hileko bigarren ostegunero antolatuko dituz­ten Hezkuntza Eskola saioak. Bertan hainbat egitasmo eta proiekturen berri emango dute. Lehenengo saioa ostegun honetan egingo da, 20:00etan Biterin. Sortzen elkarteak mar­txan duen Ikasle euskal­dun eleaniztunak sortzen proiektuaren berri emango dute bertan; Euskararen Kon­tseiluaren proposamenean oi­na­rritzen da, eta euskera ikas­tetxeko eremutik haratago zabaltzeko beharra adierazten du.
Bestalde, lanean jarraituko dute: «hezkuntzan izan dugun lege atzerakoiaren kontrako bo­rrokan jarraituko dugu; bai­ta herrian sortzen diren kez­kei jarraipena egiten ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!