«Berreskuratu egin behar da lan hitzarmena Gipuzkoako egoitzetan»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 11

Ostiralean egin zen aurreneko bilera Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetako lan hi­tzarmena negoziatzeko mahaia osatzeko.
«Arazo teknikoen ondorioz ez zen mahaia osatu», baina  CCOO sindikatuak azaldu nahi izan du: «berreskuratu egin behar da Gipuzkoako egoitzetako hitzarmena, hainbat enpresetako paktoetan hitzarmen horren dispertsioa saihesteko».

«Sektoreko 4.000 langile baino gehiagoren baldintzak babesteko balio izan du hitzarmenak, urteetan»


2012tik berritu gabe
Prentsa oharrean, sindikatuak adierazi du 2012a bukatuta ez zela hitzarmena berritu. «Sektoreko 4.000 langile baino gehiagoren baldintzak babesteko balio izan du hitzarmenak, urteetan».
Horregatik, sindikatuak uste du berreskuratu egin behar dela hitzarmena, «lan baldintzak mantentzeko beste bitartekarien esku ez gelditzeko», eta «hitzarmenaren dispertsioa saihesteko, hitzarmen kolektiboa galtzeko arriskua duten lantokietan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!