Erritmoa ezin hartu Hernani; Vigo nagusi

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 10a

Maldan gora ari zaio jartzen Hernaniri denboraldia. Vi­go­ren kontra, aurreneko garaipena lortzeko gosez atera zen Hernani, baina partidu kaxkarra jokatu zuen. Erritmoa ezin hartu ibili ziren, eta Vigo baino jokalari gehiagorekin izan zirenean ere, ez zuten aprobetxatzen jakin.
Atsedenaldira 20-0 galtzen joan ziren. Bigarren zatian egin zituen Hernanik, lortutako bost puntuak, Xabat Erroi­zenaren eskutik. Handik au­rre­ra ere, galiziarrak izan ziren nagusi: 27-5.
Datorren partidua igandean jokatuko dute, Landaren, Independienteren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!