Sahararen aldeko euskal karabana martxan da. Nahia da, Tindufeko kanpamenduetan bizi diren errefuxiatuei laguntza ematea: elikagaiak, sendagaiak eta premiazkoak diren beste hainbat produktu bidaltzea. Hernaniko Udalak, Kooperazio Sailetik, bere gain hartzen du babesa ematea, eta guztia antolatzea.
Hernaniarren laguntza ere, premiazkoa dela azaldu dute, eta horregatik, karabana antolatzen laguntzeko deia egin dute. Aurreneko bilera bihar deitu dute, 19:30etan, Biteriko sukalde gelan.