Nepalen egindako trekinga, Joseba Elizegiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 10a

Mendizaleek ekitaldiz betetako astea dute aurretik. Gaur hasi eta igandera bitartean,  ia egunero izango da zerekin gozatu. Mendiriz Mendi elkarteak antolatzen du urtero Men­dizale Astea, eta hel­bu­rue­tako bat da, herritarrek beraien esperientziak konta­tzea. Aste osoko emanaldiak Biterin izango dira, iluntzeko 19:30etan hasita.

Nepal eszenatoki, aurreneko emanaldian
Joseba Elizegiren emanaldiarekin hasiko da aurten, Men­dizale Astea. Nepalen, Hima­laiako Khumbu bailaran egindako trekinga kontatu du Josebak. Irrifarrak izenburua ja­rri dio emanaldiari, eta ar­gazki eta hitzez bertan bizitutakoa ikusteko aukera izango da.

Esperientziaz esperientzia, osteguna bitartean
Esperientziak izango dira protagonista, osteguna bitartean.
Esquiando en el Far West emanaldia eskainiko dute Belen Eguzkiza eta Poto Go­rrotxategik. Nevada, Califor­nia, Idaho, Wyoming eta Utah herrialdeetan izandako esperientzia kontutako dute, «men­debalde txuriaren konkista».
Bizikleta izango da asteazkeneko protagonista. Euskal Herriko altxorretan barrena izenburupean kontatuko du Arkaitz Astiazaranek, Euskal Herrian zehar bizikletaz egindako bidaia.
Hiru lagun izango dira, osteguneko hizlariak. Dolo­miti saioa eskainiko dute Niko Gonzalez eta Unai Goikoe­txeak; eta Sistematic ihes 9A, Antton Zabala eskalatzaileak.

Umeen tartea eta sari banaketa, ostiralean
Argazki emanaldiarekin hasiko da ostiraleko saioa. Gaz­tetxoen irteeretako argazki bilduma berezia ikusteko au­kera izango da 18:00etan. Eta ondoren, dominak banatuko dituzte. Segidan, 35. Argazki Lehiaketako argazkiak aurkeztu, eta sariak banatuko dituzte. Eta bukatzeko, elkarteak urtean zehar egindako irteeren emanaldia  eskainiko dute, argazkietan.

Irteera, erremate gisa
Mendizale Asteari amaiera emateko, bazkide eguna ospatuko dute igandean. Irteera antolatu dute, Toloño-Bastida ingurura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!