Meza eta Ozenkiren kontzertua, bihar, Aita Orkolagaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 8a

1914ko irailaren 22an hil zen Juan Miguel Orkolaga, Aita Orkolaga gisa ezaguna, min­biziak jota. Eguraldi gizona bezala ezagutzen zuten askok; eta bereziki, arran­tzaleek zu­ten estimatua. Den­boraleak edo galernak iragartzen zen ona Aita Orkolaga, eta bi­zi­tzan zehar, heriotz asko sai­hestu zituen. Izan ere, denboraleak iragartzeko zuen abilidadeari esker, arran­tzaleak ez ziren itsasoratzen.
100 urte bete dira aurten, Aita Orkolaga hil zela, eta metereologiari eman zion guztia aitortze aldera, ekitaldi ugari ari dira izaten aste osoan zehar. Erakusketa dago Biterin, Aita Orkolagaren li­buru eta artikuluekin, gerta­ki­zunen argazkiekin eta eta bere bizi­tzako zenbait pasar­terekin. Hitzaldia eta zine ter­tu­lia ere, antolatu dituzte.

Apaiz bokazioa ere bai
Apaiz lana ere, bazen Or­ko­la­garen bokazioa. Eta asteari itxiera emate aldera, bi eki­taldi antolatu dituzte. 
Meza emango dute bihar San Joan Bataiatzailean, 12:00etan Pa­rrokiko abesbatzak lagundu­ta. On­doren, Ozenki abes­batzak kon­tzertua eskainiko du, Imanol Kamiok zu­zen­duta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!