Iritsi zaie eguna Hernaniko igerilariei, orain arte egindako lanaren emaitzak erakusteko. Gaur hasiko dute igeriketako txapelketen denboraldia, eta etxean ariko dira, gainera. Hernaniko igerilekuan izango da estreinako lehia, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Infantil, jubenil eta senior kategorietako igerilariak botako dira uretara gaur, eta Usurbil, Beasain, Ordizia eta Tolosatik ere etorriko dira.
Azarotik ekainera, txapelketaz txapelketa
Benjamin eta alebinek beranduago hasiko dute denboraldia, baina azarotik ekainera, txapelketaz txapelketa ibiliko dira igerilari guztiak.