«Bilduren bulegoetan erabaki da Garapen Agentzia non jarri, eta ez Udaletan»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 9a

Gabriel Zelaiako eraikinean du egoitza Buruntzaldeako Ga­ra­pen Agentziak. Ostegunean egin zuten aurkezpena, eta Buruntzaldeako PSE-EE alderdiak prentsa oharra bidali du, horren harira.
Salatu dute, Bilduk bere bulegoan hartu duela erabakia, eta alde batekoa izan dela, hau da, ez dutela Uda­letan adostu: «eskualdean adostasunik izan gabe hartu du Bilduk erabakia. Komu­ni­kabideetan ikusi dugu Luis In­txauspe, esanez, Ga­ra­pen Agen­tzia Gabriel Zelaian egongo dela, eta erabakia guztion artean hartu dela. ‘Guz­tiok’ hitza erabiltzen duenean, nori bu­ruz ari da Intxauspe? Era­bakia ez da eskualdeko uda­letxeetan hartu, Bilduren bu­legoetan baizik».
Luis Intxauspek bozeramaile ardura ere hartu duela dio PSE-EEk, eta ez dakitela non erabaki den hori: «komunikabideetan behin eta berriz ikusi liteke Garapen Agen­tziaren inguruko berriak ematen. Erabaki hori ere, ez da inon adostu».

«Oraindik ez dira Estatutuak onartu»
Alderdi sozialistak salatu du, Buruntzaldeako Udalek oraindik ez dituztela Agentziaren inguruko Estatutuak onartu: «eta beraz, gehiengo bat egon daiteke, agentzia beste nonbait egotea nahi duena. Bide batez, gogoratu nahi dugu Bilduk agentzia Orona Ideok Galarretan duen egoitzan jarri nahi zuela. Zer gertatu da? Orona konturatu egin al da txiringito bat dela? Ez parte hartzea erabaki al du?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!