Lana egin eta puntuekin itzultzea helburu, Vigon

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 9a

Aurkari zuzena izango du aurrean gaur Hernanik. Maila parekatua duten bi talde izango dira aurrez aurre, Fon­te­car­moa zelaian: Vigo eta Hernani. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Bederatzigarren postuan da talde galiziarra, ligari hasiera txukuna eman eta gero. Bartzelona eta Getxo gainditu ditu Vigok etxean, eta zelaia garaipenen gotorleku bilakatu nahi du.
Aldaketa askorik egin ez duen kluba da Vigo. Alde du ordea, entrenatzailearen eza­gutza; munduko beste punta­tik etorritakoa bada ere, ondo ezagutzen ditu Galiziar errug­bia eta kluba bera. Aldaketa gutxi batzuk egin ditu, baina gutxi-gehiago, joan den urteko bloke bera mantentzen du.
Hernanik joan den astean erakutsitako jokoa mantendu nahi du: «hala bada, Galiziatik puntuak ekartzeko aukera izango dugu. Gogor egin beharko dugu lan, eta beti bezala, dena ematera aterako gara zelaira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!