Aranoko erlojuari buruzko hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 8a

Talo eta gaztainak jan aurretik, hitzaldi bat antolatu dute San Martin festaren barruan. Aranoko elizako erlojuari buruzkoa izanen da. Xabier Alvarez Yereguik emanen ditu azalpenak. Arratsal­deko 18:00etatik aurrera izanen da hitzaldia eta 17:30etan, erlojuaren argazkiak egonen dira ikusgai.

Serapio Yereguik egina, 1909an
Aranoko erlojua, Serapio Yere­guik egin zuen 1909an. Serapio, Benito Yereguiren anaia zen, erlojugilea bera ere, eta berau Xabier Alvarez Yereguiren birraitona. Alvarezek informazio pila bildu du yereguitarrek egindako lanen inguruan eta elkarte bat ere sortu du ondare hori berreskuratzeko asmoz.
Alvarezek azpimarratu duenez, Aranoko erlojua oso ongi zaindua dago eta halaxe jarraitzea gustatuko litzaioke: «Jose Ramon Zabaleta aritzen da mantenu lanetan orain eta etorkizunean ere zeregin horrekin jarraitzeko jendea prest egotea garrantzitsua da. Sekulako garrantzia du erloju hori mantentzeak», dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!