Txolloak erosteko aukera ederra izango dute gaur, Bigarren Eskuko Azokara gerturatzen diren herritarrek. Eguraldi ona emana dago, eta etxean soberan dituzten produktuak salgai jarriko dituzte hernaniar askok. Horien artean, Gazte Txokoko kideak egongo dira gaur. Pelikulak, eskulanak, kamisetak eta gazteek ekarritako beste zenbait produktu jarriko dituzte aukeran. Ateratako diruarekin denentzako opari bat erosteko asmoa dute.