Kantuz eta Oskarbiren kontzertua, ospakizunen abiapuntu

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 8a

ikasturte borobila du au­rretik Kantuz abesbatzak. 25 urte betetzen ditu, eta ema­naldi berezi asko antolatu di­tuzte, ospatzeko asmoz. Au­rre­nekoa, abiapuntua, gaur­koa izango da. Gasteizko Os­karbi abes­batzarekin batera, kon­tzertua emango dute Mi­la­grosan. 19:30­etan hasita, ha­malau abes­ti kantatuko dituzte. Kan­tuz abesbatzak ha­siko du ema­nal­dia, Igor Arroyo zuzendari due­la, eta au­rreneko bost abes­tiak kan­tatuko dituzte. On­doren izan­go da gasteiztarren txan­da. Bederatzi abesti eskainiko dituzte, Nagore Alanguaren zuzendaritzapean.

Esperientziadun abesbatza
Zazpi urteko ibilbidea egin os­tean, 2012 urtean etapa berria hasi zuen Oskarbi abesbatzak. Musikalde elkarte kulturala­re­kin egin zuen bat, Nurat abes­batza gaztearekin batera, eta Lumturi eskola­nia­rekin. Ibilbi­dean zehar eman dituz­ten kontzertuen artean, aipatze­koak dira: Antzoki Nagusia, Jesus Guridi kontserbato­rioa... Hasieratik Nagore Alan­gua izan da zuzendaria.

Emanaldi asko, ekaina arte
Esan bezala, gaurkoa Kan­tu­zen aurreneko emanaldia izan­go da, ospakizun urtearen barruan. Hurrengo zita ga­rrantzitsua hilaren 22an dute, Santa Zeziliaren bueltan. Eta bereziak izango dira urte berria eta geroko emanaldiak: Santa Ageda bezpera, Eliz Musika saioa, Kantuz Eguna, eta Pazkuko astean egingo duten kruzeroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!