Izena emateko aukera, Gabonetarako

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 8a

Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, Gabonetako ludoteka antolatu du Xaguxarrek eta izen-ematea zabalik dago astelehenera arte. Kultur etxean eman behar da, 09:00etatik 13:00eta­ra eta 15:00etatik 20:00etara. Toki arazorik badago, azaroaren 14an zozketa egingo dute. Astigarragako haurrek lehentasuna izango dute. Prezioa: 40 euro. Zaintza zerbitzua ere izango da 08:30etatik 10:00tara. Prezioa: 20 euro. Informazio gehiago: 943 33 50 64 telefonoan (goizez) edo info@xaguxar.org helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!