Tranbia ibilbideko obrak aurrera doaz eta datorren astean itxi egingo dute 1go faseko lanak errematatzeko. Errepidea altxa eta asfaltatu egingo da. Gabonen bueltan berriz irekitzeko asmoa dago. Bitartean, Arrobitxulo auzoaren barrutik desbideratuko da trafikoa. Tranbia ibilbidetik pasatzeko aukera izango dute bakarrik, lineako autobusek eta garajeetako sarrera/irteera kale horretan dutenek. Dena ondo badoa, astelehenetik aurrera moztuko da errepidea, baina gerta liteke atzeratzea eta pare bat egun gehiagotan bidea zabalik egotea.
Bestalde, obren eraginez, tuberia bat puskatu zen atzo arratsaldean eta ura moztu behar izan zuten Arrobitxulon. Udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen die bizilagunei.