Ligako hirugarren partidua jokatuko du Hernanik gaur, eta etxean ariko da: kiroldegiko pistan, 12:00etan. Legazpiko La Salleren kontra ariko dira, eta hobera egiten jarraitzea izango da helburua. Aurreko asteburuan galdu egin zuten berriro, Saiekoren kontra (18-4), baina hobekuntza erakutsi zuten defentsan.