Paris kanpoaldeko sei gazte, arazo edo zailtasunak dituztenak, nekazal giroko leku batera eramango dituzte. Beraien hezitzaileen zaintzapean egongo dira. Han, borondate ona erakutsi beharko dute, interes orokorreko lanak eginez. Horixe da Aukera gazteak pelikulak kontatzen duena. Gazteentzako komediazko pelikula da eta ikusgai egongo da gaur, 17:00etatik aurrera, kultur etxean. Sarrerak ordubete lehenago egongo dira 2 euroan. Sarrera interneten erosi duenak leihatilatik pasa beharko du sartu aurretik.