Galiziara joango da Hernani asteburu honetan, eta ideia bakarra daukate buruan: garaipena ekartzea. Vigoren kontra ariko dira bihar, 12:00etan, Fontecarmoa zelaian, Vilagarcia de Arousan. 9garren dago Vigo, iaz baino askoz hobeto hasita. Ez du aldaketa askorik izan taldeak, baina bai bat oso nabarmena: Norman Maxwell entrenatzailea, All Blacks mitikoetan aritua. Ez dute partidu erraza izango hirukoloreek, baina irabazi beste aukerarik ez daukate.