Txapela baten bila aterako da frontoira Ioritz San Sebastian, gaur. Finala jokatuko du Gartzarongo txapelketan, Iker Urmeneta donostiarrarekin bikotea osatuz, Laso eta Sarasa nafarren kontra. Lau kanporaketa gainditu ondoren, 16:00etan dute final haundia, Nafarroako Gartzaron herrian.
Ojuelek eta Aizpitartek, semifinala Gipuzkoakoan
Gipuzkoako Txapelketan, berriz, partidu garrantzitsua dute Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek. Semifinaletako joaneko partidua jokatuko dute, Usurbilgo Santxo eta Gorrotxategiren kontra. Bihar izango da, kiroldegiko frontoian, 11:00etatik aurrera.