Lehen Mundu Gerrako trintxeretan ibiliko da irakurlea Peruarenaren azken nobelan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Lehenengo Mundu Gerran ko­katu du Mikel Peruarenak bere bigarren nobela. Baionako Infan­teriako 49garren Errexi­men­duaren ibilerak kontatzen ditu, Iparraldean eragin zuen tris­kantza azaleratuz. Euskal Herri­ko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka zauritu, edo elbarritu.
Halaxe kontatu zuen Perua­re­nak ostegunean egindako aurkezpenean: «Eric Hobsbawn­­ek esana da: Sarraskien aroa inauguratu zuen 1914ak. Gerra modernoaren hasiera izan zen. Inoiz ordura arte ezagutu gabeko armak erabiltzen hasi ziren eta inoizko sarraski haundiena izan zen. Eta horren erdian zeuden euskal herrita­rrak. Iparraldeko 21-48 urteko gizon gehienak, belaunaldi oso bat, gerrara bidali zuten. Drama bat izan zen Euskal Herriaren­tzat  eta ikus­ten nuen oso gutxi idatzi dugula honen inguruan.  1936ko gerrari buruz asko idatzi da, eta hura hegoaldekoentzat lazgarria izan zen bezala, gerra hau iparral­dekoentzat sekula­koa izan zen, eta ez da ia ezer idatzi».

«Gerra haundi bat izan da nere buruarekin»
Erronka jarri ziola bere buruari eta ez dela batere erraza izan nabarmendu zuen: «Informa­zioa biltzea ez da hain konpli­katua izan. Infor­mazio asko dago artxi­boetan. Gainera, kro­nika asko daude euskeraz, garai hartan Eskualdu­nan idatzi zire­nak, adibidez. 2 urteko lana izan da. Zailena ordea, idaztea egin zait. Urtebete pasa dut ezin asma­­tu­rik nola idatzi, ze pertso­naia aukeratu… Mosaiko irekia azal­du nahi nuen, ahalik eta ikuspe­gi zabalena eman. Etsita ere egon naiz mo­mentu batzue­tan. Gerra haundi bat izan da nere buruarekin. Azke­nean, aha­lik eta ertz gehienak kontatzeko, istorio txiki asko sartu ditut eta pertsonaia asko, nahiz eta bukaeran batean zentratu».

Estilo bizian eta Ipar Euskal Herriko hizkeran idatzia
Gerraren ankerkeria erakutsi nahi izan du, zentzu guztietan, eta horretarako, estilo bizia erabitzen saiatu da Peruarena: «Argi nuen estilo bizia behar zuela izan, zuzenean harira joan behar nuela. Arnasa hartzeko denbora­rik gabe, itolarri sentsa­zioa sentiarazi nahi nion irakurleari».
Ipar Euskal Herriko hizkeran idatzia dago eta zailtasunak izan dituen galdetuta, nahiko natu­ra­la izan dela aitortu zuen: «Hango hizkeran irakurri dut informazio guztia, eta nahiko barneratua neukan. Hegoalde­an ez zen ia ezer idatzi gerra hari buruz eta behin Gipuzkoan idatzitako argi­talpen bat iraku­rri nuen eta kon­turatu nintzen hark ez zuela funtziona­tuko. Oso artifiziala egin zitzai­­dan. Modu honetan, sines­garritasu­nean irabazten duela uste dut. Hori bai, nere euskal­kira­ko joera dut noski, eta txukun­ke­tak egiteko lagundu egin didate».

«Irakurlea trintxeretara joango da»
Gorka Arrese Susa argitaletxeko editoreak harrituta zegoela aitor­tu zuen ereñotzuarrak egindako lanarekin: «Egundoko liburua duzue hau eta nik ez dut sekula horrelakorik esaten. Benetan egundoko lana egin du Mikelek. Informazio asko bildu du eta oso modu egokian idatzi du konta­kizuna. Gerra baten kontakizuna da. Irakurleak gaizki pasatuko du, eta aldi berean, asko disfrutatuko du. Infernuaren erdi erdira era­man­go gaitu Mikelek. Irakurlea trintxeretara joango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!