Jubilatuentzako hainbat ekintza izan ziren asteburuan. Larunbatean, museko eta trukeko txapelketak jokatu ziren. Museko irabazleak, Miguel Sukuntza eta Eustakio Zubieta izan ziren, eta bigarrenak, Xanti Albistur eta Manolo Legarreta. Trukean, berriz, Milagros Apezetxea eta Monika Perurenak irabazi zuten eta Maritxu Salaberria eta Juanita San Miguel bigarren geratu ziren. Igandean, bazkaria egin zuten eta 80 jubilatu elkartu ziren. Aitor Mendizabal eta Beñat Lizaso bertsolariek girotu zuten bazkaria.