Gogor salatu zuten atzo Plaza Berrin elkartu ziren herritarrek, Gasteizen asteartean hil zuten emakumearen gertaera. Dozenaka hernaniar elkartu ziren, Udaleko Berdintasun Sailak, Bilgune Feministak eta
EH Bilduk egindako deialdian. Eraso matxistarik ez! Aski da! lemapean, emakumeenganako biolentzia guztien kontra zeudela aldarrikatu zuten, izan izaera fisikoa, sexuala edo psikologikoa, edota ekonomikoa edo soziala.