Gipuzkoako Txapelketa dute jokoan Hernaniko pelotariek, eta gaur bost partidu jokatuko dituzte. Infantiletako bi Añorgan, 19:00etan: Añorga-Mikel Lasa eta Añorga-Xabier Salaberria. Ander Leiza infantilak berriz, Igeldon jokatuko du, 20:00etan, bertako pelotarien kontra. Kadetetan, Hernanin jokatuko dira partiduak, 20:00etan: Agirre-Arizmendi/Oiarpe eta Arizmendi-Berasarte/Gazteleku.