Azaro kulturalean murgilduta dira goizuetarrak, eta gaur hitzaldia izango dute. Etiopia-Utopia fundazioak Wukron egiten duen lana azalduko du. Wukron azken urteetan aurrerapenak izan badira ere, elikadura eta ur arazoak dituzte oraindik. Mikel Aristregiren argazki erakusketa ikusteko aukera ere izango da, Aingeruen hegaldia izenekoa. Ganbaran, iluntzeko 19:30etan hasita.