Udazkeneko kanpaina martxan jarri du Errigorak. Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saski eder bat eskuratzeko aukera dago 50 euroren truke. Bertako ekoizleei laguntzeaz gain, ekarpen horren %25a euskalgintzara joango da. Saskiak eskatu litezke puntu hauetan: Lurreko, Langile ikastola, AEK, Ereñotzuko Txirrita ikastetxea eta Irrintzi taberna, eta Orona kooperatiba.