Udazken Kulturalarekin segita, Sarako kobazuloetara irteera
antolatu dute bihar. Izena eman dutenek 10:25etan dute zita Ereñotzuko autobus geltokian. Bakoitzak bere bazkaria eman behar duela gogorazi dute. Lehendabizi Sarako herria ezagutuko dute, eta 13:45ak aldera abiatuko dira kobazuloetara. Bisita 14:15etan izango da.